BIDASOAK GRANOLLERSERA BIDAIATUKO DU ASTEBURU HONETAN

2021/11/12
BIDASOAK GRANOLLERSERA BIDAIATUKO DU ASTEBURU HONETAN

Bihar 12etan izango dute irundarrek neurketa Fraikin Balonmano Granollers-en aurka

Asteazkeneko garaipena eta gero, Bidasoak Granollersera bidaiatuko du gaur eguerdian, izan ere, bihar 12etan neurketa izango du bertako taldearen kontra. Hauek sailkapenean irundarren atzetik kokatuta daude, eta norgehiagoka “parekatua eta polita” izango dela aurreikusi du Jacobo Cuetara entrenatzaileak, hara bidaiatu duten besteetan gertatu den moduan.

Bidasoako mutilak martxan jarri dira berriz eta biharko hitzordura “une onean” iristen direla esan du beraien entrenatzaileak. Izan ere, “aurrera egiten” ari direla ere aipatu du eta taldea “gero eta hobeto” moldatzen dela elkarrekin. Gainera, berriro lehiatzen hastearekin eta asteazkenean lortutako garaipenarekin “txapelketa erritmo hori” berreskuratu dutela onartu du.

Granollers taldearen inguruan, “oso ondo jokatzen duen taldea” dela esan du, “sasoi onean dauden jokalariak” dituela eta beraz, “oso partidu zaila” izango dela aurreikusi du. Cuetarak kataluniarren bertuteak ere goraipatu ditu: “Oso talde bizkorra da, ondo defendatzen dute. Erasoan ere talde joko ona dute eta sasoi bikainean daude norbanakoekin”.

Hala ere, entrenatzaile asturiarrak bi taldeak “baldintza berdinetan” daudela ikusten du. Bidasoak neurketa zailak izan ditu jada eta hori garrantzitsua dela uste du Cuetarak, izan ere, gaineratu du “askotan ez da bakarrik gehiago jolastea erritmoa hartzeko, baizik eta noren aurka jokatzen duzun, partidu garrantzitsuak eta zailak izan daitezela”.

Biharko neurketan zein arituko diren oraindik ez du erabaki entrenatzaileak, baino bai aipatu duela bigarren taldeko Julen Urruzola eta Eneko Furundarena jokalariak bertan egongo direla.