BIDASOAK GAUR EZAGUTUKO DU EHF-KO BIGARREN KANPORAKETAKO AURKARIA

2022/09/06
BIDASOAK GAUR EZAGUTUKO DU EHF-KO BIGARREN KANPORAKETAKO AURKARIA

Talde irundarra zerrendaburu izanen da gaur goizean ospatuko den zozketan

Gaur, irailak 6, goizeko 11:00etan ospatuko da Vienan EHF European Leagueko Bigarren Kanporaketaren neurketen zozketa. Bidasoak laugarren aldiz jarraian parte hartuko du Europako Txapelketan eta aurten zozketako zerrendaburu izanen da.

Europako Txapelketako bigarren kanporaketa irailaren 27an eta urriaren 4ean ospatuko da eta gaur erabakiko dira egun horietako neurketak zozketa bidez. Bidasoa zerrendaburu da eta honek izendapen bera duten beste hamaika taldeak saihestera eramaten du. Irungo taldearen aurkariak beraz, MMTS Kwidzyn SA, RK Nexe, IK Sävehof, Amicitia Zurich, Alpla Hard, FTC, Kolstad, Aguas Santas, Lemgo, Chambéry Savoie Handball, Bjerringbro-Silkeborg eta Kristianstade taldeak izanen dira.

Talde guzti hauek lehen kanporaketako irabazleak dira eta hamar talde hauei beste hamalau gehituko zaizkie bigarren kanporaketa jokatzeko. Fase honetarako EHF-k aukeratutako zerrendaburuak hauek izanen dira: Flensburg-Handewitt, Bidasoa Irun, Frisch Auf Göppingen, Sporting CP, Montpellier, KS Azoty-Puławy SA, Skanderborg-Aarhus, BM. Benidorm, HC Butel Skopje, Fejer-B.A.L. Veszprem, CSA Steaua Bucuresti eta Belenenses.

Zozketa Vienan ospatuko da, gaur goizeko 11:00etan, eta zuzenean ikusteko aukera ere egonen da ehfTV.com webgunean, EHF-ko YouTube kanalean edo Home of Hanball-en Facebook orrialdean.