BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN CUENCAREN AURREAN

2022/04/25
BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN CUENCAREN AURREAN
Incarlopsa Cuenca 27
23 Bidasoa Irun

Incarlopsa Cuencak 27-23ko markagailuarekin menderatu zuen talde irundarra

Bidasoak, pasa den larunbatean, Incarlopsa Cuencaren aurka jokatu zuen denboraldiko 25. jardunaldia eta 27-23ko markagailuarekin galdu zuen, neurketako bi puntuak El Sargal kiroldegian utziz. Jacobo Cuetararen mutilak indarrez atera ziren kantxara, eta borrokan ibili ziren neurketak ihes ez egiteko ahaleginak eginez, baina azkenik ezin izan ziren garaipenarekin etxera itzuli.

Partiduaren lehen minutuetan, Bidasoa sendo ibili zen defentsa lanean eta seigarren minuturako gol bakar bat jasotzea lortu zuen, 1-4eko markagailua bere alde jarriz. Hala ere, etxeko taldeak gogor erantzun eta errenta puntu batera murriztea lortu zuen (10. minutuan, 4-5). Sei goletara berdinduta egon eta gero, Bidasoa berriz ere aurretik jarri zen Dariel Garciak egindako lanari esker. Hala ere, Cuencak hiru goleko zuloa berriz ere itxi eta aurretik jartzea ere lortu zuen, atsedenaldira 12-11eko markagailuarekin iritsiz.

Bidasotarrek bigarren zatiari berriz ere indarrez ekin zioten, eta lau alditan kokatu ziren etxeko taldearen aurretik markagailuan. Hala ere, Cuencak ez zituen besoak jeitsi, eta hauek ere borrokan jarraitu zuten garaipenaren bila. Hauek egindako lanak gainera, fruituak eman zituen eta berdinketa soilik ez, hutsunea irekitzea ere lortu zuten. Nahiz eta oso parekatuak ibili ziren bi taldeak ere, azkenik Cuencak lortu zuen garaipena lau goleko aldearekin, 27-23koarekin.

Bidasoak bi puntuak Cuencan utzita, hurrengo larunbatean jokatuko du hurrengo neurketa. Oraingoan, Granollers taldea jaso beharko du Artalekun, partida garrantzitsu batean, ez bakarrik bere aurkari zuzenaren aurka aritu behar delako, baizik eta Asobal Ligako 700. neurketa jokatuko duelako bertan.

(Argazkia: Juan Alberto Lillo)