BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin zuen, pasa den larunbatean, Cuencaren kontra Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldian. Neurketa berdindu baten ondotik, Bidasoaren akats batzuk aprobetxatu zituen Cuencak eta horrela, 29-26ko markagailuarekin garaipena eskuratuta, maila mantentzea lortu zuen taldeak.
El Sargalen jokatu zuen Bidasoa Irunek denboraldiko azken neurketa, REBI Balonmano Cuenca taldearen kontra. Talde horiak ez zuen deus ere jokoan, bai aldiz etxeko taldeak. Maila mantentzeagatik borrokan zegoen eta garaipena beharrezkoa zuen Plenitude ASOBAL Ligan gelditzeko. Bi taldeak ere erritmo apalarekin hasi zuen partidua, gehiegi arriskatu gabe eta lehen hogei minutuetan, 9-9ko emaitza zuten biek markagailuan. Aitzineko partzialetan ere berdinduak egon ziren eta hori izan zen lehen zatiaren jokamoldea ere. Bidasoak hiru gol sartuta, 9-12koa ezarri zuen atsedenaldira bidean, ordu arte lortutako errentarik handiena. Hala ere, Cuencak aldea murriztu eta 14-15eko emaitza ezarri zuen aldageletara joan aitzinetik.
Bigarren zatian, berriz ere berdindu egin zuten bi taldeek eta etxekoek markagailua iraultzea ere lortu zuten (23-21). Bidasoak honi erantzun eman zion eta 24nakoa ezarri zuen emaitzak azken ordu laurdena falta zen momentuan. Cuencak ez zituen besoak jeitsi eta maila mantentzeko helburu garbia zuela erakutsi zuen. Honela, indarrez aritu zen azken minutuetan eta garaipena lortzeko aukera ere aprobetxatu zuen. Azkenik, 29-26ko emaitzarekin bukatu zen partidua eta etxekoek salbazioa lortu zuten.
Plenitude ASOBAL Liga txapeldunorde gisan bukatu du Bidasoak eta orain, Errege Kopako Azken Faseari begira jarri da. Ortzirale honetan, maiatzaren 31n, txapelketaren final laurdenak jokatuko ditu Jaengo Olivo Arenan ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra, 15:45ean.
(Argazkia: J. A. Lillo)