BIDASOAK GABONETAKO KANPUSA ANTOLATU DU AURTEN ERE

2023/11/07
BIDASOAK GABONETAKO KANPUSA ANTOLATU DU AURTEN ERE

Abenduaren 26tik 30era ospatuko da goizez eta izen ematea irekia dago jada

CD Bidasoak Din Dan Gol! Gabonetako kanpusa antolatu du aurten ere. 2012 eta 2015 urteen artean jaiotakoei zuzendua dago aurtengo edizioa eta abenduaren 26tik 30era ospatuko da, asteartetik larunbatera zehazki. Egun horietan goizez eginen dira entrenamenduak, 9:30etik 13:30era.

Izen ematea dagoeneko irekia dago eta klub horiaren webgunean dago eskuragarri horretarako erabiliko den esteka: https://p.berrly.com/cdbidasoa/events/11965. Haur bakoitzak 65 euro ordaindu beharko ditu kanpusean parte hartzeko eta opari bat jasoko dute izena emateagatik.

Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, klubaren telefonoa jarri dute eskuragarri (943 62 52 85), baita helbide elektronikoa ere: cdbidasoa@cdbidasoa.eus