Bidasoak ezin izan du Benidormen gol jarioa eten
BIDASOA: Rangel, Crowley (6), Kauldi (3), Renaud (4), Salinas (6), Popovic (1), Redondo. Ledo, Zubiria, Cavero (1), Beltza, Aldaba, Nonó (6), Serrano (1), Azkue (5), Lancina (1).
BENIDORM: Mijuskovic, Marchán (9), Simonet (5), Rivero (9), Esteban (1), Cuartero (3), Corzo. Makaria, Robles (2), Torriko, González (1), Grau (1), Salinas (1), Calderón, Pabán (1), Rodríguez.
MARKAGAILUA: 3-4, 6-7, 9-9, 12-12, 15-15, 18-19 (atsedenaldia); 22-22, 24-26, 26-28, 29-32, 30-33, 34-35.
Benidorm taldeari sailkapenean aurrea hartzeko aukera galdu du Bidasoak, larunbatean Artalekun porrota jasanda. Entrenatzaileak ez ziren batere gustura geratu, defentsako lan txarra egin baitzuten bi taldeek. Hortik gol jario etengabea, eta amaierako markagailu altua. Atezainak ere ez ziren fin ibili, eta Jacobo Cuétara etxeko entrenatzaileak hiru aldiz aldatu zuen. Benidormek, baina, behin eta berriro topatu zuen sei metroko marratik jaurtiketak egiteko modua.
Gol bateko errentarekin amaitu zuen kanpoko taldeak lehen zatia. Eta bigarrenean ere, aginteari eutsi zion. 53.minutuan hutsartea eskatu zuen Cuétarak, 26-28koarekin. Hurrengo minutuetan, ordea, errenta handitu zuen Benidormek. 29-33koarekin sartu zen partida azken hamar minutuetan. Azken ahalegin batean, markagailua estutzea lortu zuen Bidasoak. Azken minutuan sartuta, 33-35koarekin, atezainak jaurtiketa gelditu zion Kauldiri. Hura izan zen Benidorm estu hartzeko benetako azken aukera.