Bidasoak ezin izan dio Valladoliden erritmoari eutsi
VALLADOLID: Javi Díaz, Diego Camino (5), Fernando Hernández (6), Río (2), Serdio (5), Víctor Rodríguez (5), Viscovich (1), Turrado (-), Lorasque (1), Nico López (3), Roberto Pérez (-), Miguel Camino (2), Dujshebaev (-), Serrano (-), De la Rubia (-).
BIDASOA: Zubiria, Dejanovic, Crowley (2), Beltza (-), Nonó (5), Odriozola (1), Muiña (1), Popovic (-), Lancina (3), Serrano (3), Azkue (5), Cristian Martínez (1), Borragán (4), Basaric (-), Cavero (1).
MARKAGAILUA: 1-1, 4-3, 8-4, 11-5, 12-9, 15-11; 16-14, 19-17, 21-19, 25-21, 28-23, 30-26.
Valladolid arerio zuzena atzean uzteko aukera galdu du Bidasoak, Huerta del Rey pabiloian. Etxekoak hobeto aritu dira, lehen zatian batez ere. Jacobo Cuetararen taldeak ez du gaztelarren gol jarioa eteteko modua topatu, eta 15-11koarekin iritsi da atsedenaldia. Bigarren zatian intentsitate handiagoa erakutsi du Bidasoak, defentsako lanean, batez ere. Diferentzia murriztea lortu du, 16-15eraino. Valladolidek, aldiz, ez du burua galdu. Bere jokoari eutsi dio, eta ez du garaipena lortzeko gehiegi sufritu behar izan.