BIDASOAK EUROPAKO KANPORAKETA ARTALEKUN JOKATUKO DU NEURKETA BAKARRERA

2020/08/26
BIDASOAK EUROPAKO KANPORAKETA ARTALEKUN JOKATUKO DU NEURKETA BAKARRERA

Irailaren 5eko eta 6ko asteburuan izango da; izan ere, bertan behera geratu da Frantzian jokatu behar zuten joaneko neurketa. PAUC taldeko bost jokalarik Covid-19ko PCR probetan positibo eman ondoren hartutako erabakia da. 

Bidasoaren eta Frantziako PAUC taldeen arteko Europako Ligako kanporaketa partida bakarrera jokatuko da Artalekun, iralaren 5 eta 6ko asteburuan; izan ere, bertan behera geratu da joaneko neurketa, larunbat honetarako aurreikusita zegoena, bost jokalarik Covid-19ko probetan bost jokalarik positibo eman ostean.

Asteburu honetan jokatzekoa zen norgehiagoka prestatzeko araoak izan dituela argudiatuta, joaneko partida bertan behera geratu da. Izan ere, Talde frantziarrak bost positibo kasu antzeman ostean, 12-14 egunez entrenatzeari utzi egin behar izan zioten.

Talde frantziarrak jakinarazi duenez, “Espainiako Ligak ezin izan du EHFri eskatutako atzerapena onartu”, Bidasoak irailaren 1ean Sacyr Asobal Ligako neurketa estreineko jardunaldia jokatu behar baitu. Horrela, itzulerako neurketa balio bikoitza izango du, garaile irteten denak, Europako Ligan jokatzen jarraituko du.