BIDASOAK ETA GEFF ENPRESAK ZUTEN AKORDIOA BERRITU DUTE
Ehungintzako enpresak klub irundarraren hornitzaile izaten jarraituko du hurrengo bi denboraldietan
C.D. Bidasoatik jakinarazi dutenez, klub irundarra eta GEFF akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, ehungintzako enpresa bere hornitzaile izaten jarraituko du, gutxienez hurrengo bi denboraldietan. Akordio honen arabera, jokalariek jokatzeko, entrenatzeko eta baita kantxatik kanpo erabiltzeko arropa izango dute.
GEFF 2010ean Toledon sortu zen ehungintzako enpresa da. Beraien hasierako helburua Asian fabrikatzeak zekartzan arazoak konpontzea eta ekipamendu pertsonalizatuak garaiz eskaini ahal izatea zen. Honen ondorioz, eta erabiltzen duten inprimaketa digitaleko teknologiari esker, “Europako sublimazio bidezko kirol-ekipamenduen fabrika pertsonalizaturik handiena du”, Bidasoa klubetik adierazi dutenez, eta “Europako merkatuetan, Estatu Batuetan eta Ekialde Hurbilean banatzen du”.
Sofia Muller, GEFFeko Marketing zuzendaria, pozik azaldu da kontratuaren berritzearekin: “Enpresan ilusio handiz gaude Bidasoarekin kontratua berrituta; klubaren balioak partekatzen ditugu, eta bi denboraldi hauen ondoren talde bikaina egiten dugula esan dezakegu. Gogotsu itxaroten diogu datorren denboraldiari taldeari garaipenetan laguntzen jarraitzeko”.
Gurutz Aginagalde Bidasoa Klubeko presidenteak ere lankidetza honen garrantzia goraipatu nahi izan du: “Aliantza hau hobetzearen garrantzia azpimarratu nahi dut, lan egiteko hain zailak izan diren bi urteren ondoren. Normaltasunera itzultzen ari gara, arreta eta aurrez aurreko produktuen salmenta berreskuratzen ari gara pixkanaka, eta klubean uste dugu hori funtsezkoa dela gurea bezalako zaleentzat”.