BIDASOAK ETA DAN RACOTEAK BIDEAK BEREIZIKO DITUZTE

2021/06/03
BIDASOAK ETA DAN RACOTEAK BIDEAK BEREIZIKO DITUZTE

(Argazkia: Edu Agreda)

Dan Emil Racoteak, nazioarteko jokalari errumaniarrak, bere eskubaloi ibilbidea ez du Bidasoan jarraituko. Ofiziala ez den arren, sorterrira itzuli eta Dinamo Bucarest taldean bere mailarik onena berreskuratzen saiatuko da. 

Pasaden ekainean, ezker alboan jokatzen duen Dan Emil Racotea Vezprem talde hungariarretik iritsi zen eta bi urterako kontratua sinatu zuen. Urtebete beranduagoa eta bere onena erakutsi gabe, Bidasoak eta jokalariak berak lotzen zieten kontratua etetea adostu dute. Sorterrira bidean jarriko da Dan Emil Racotea; zehazki, datorren urtetik aurrera Xavi Pascualek, Barcako teknikari ohiak, zuzenduko duen taldean.

Racotea joan eta beste norbait etorri beharko du. Bat edo bi jokalari, taldearen kirol eta egoera ekonomikoaren arabera. Aurreztuko duen diru kopuruarekin eta sinatu nahiko duten jokalariaren mailaren arabera, Bidasoak Racotearen, Crowleyren edota bien ordezkoak sinatzen saiatuko da.

Bidasoan jokatu aurretik, Chartres Metropole taldean jokatu zituen 20 neurketetan 7 gol erdietsi zituen Racoteak. Aurtengo Sacyr Asobal Ligan, jokatu dituen 28 neurketetan 48 gol egin ditu, baina ez ditu Bidasoaren zuzendaritza teknikoak pasaden ekainean beregan jarri zituen itxaropenak bete.