Bidasoak estu hartu du Ademar
BIDASOA: Dejanovic, Crowley, Beltza, Nonó (5), Odriozola (3), Borragán (5), Popovic (3). Cavero, Vázquez, Martínez (1), Zubiria, Serrano (2), Muiña (5), Basaric (2), Azkue (1), Lancina (1).
ADEMAR: Cupara, López (5), Simonet (1), Juanín (7), Piñeiro (2), Matías (5), Costoya (4). Biosca, Carou, Pérez (2), Sampaio (3), Fernández Alonso (1), Fernández, Jaime Fernández (1), Huerta, García.
MARKAGAILUA: 4-0, 5-2, 6-5, 8-8, 11-9, 12-10 (atsedenaldia); 15-14, 18-18, 21-20, 23-24, 25-27, 28-31.
Bigarren sailkatuari ezustekoa ematetik gertu izan zen Bidasoa larunbatean. Norgehiagoka ona egin zuten irundarrek Artalekun, eta markagailuan aurretik ibili ziren denbora gehienean. Indartsu irten ziren etxekoak, defentsa sendoarekin, eta Nonó eraginkor batekin. 4-0eko abantaila eduki zuen Bidasoak. 16 minutu behar izan zituen Ademarrek, lehen berdinketa erdiesteko (6-6). Hurrengo ordu laurdenean, ordea, nagusi izan zen, berriro, talde bidasoarra. 12-10ekoa irudikatu zuen markagailuak atsedenaldian.
Antzeko bideari eutsi zion neurketak bigarren zatiaren lehen erdian. Alabaina, 46.minutuan, lehen aldiz abantaila hartzea lortu zuen Ademarrek (21-22). Hutsartea eskatu zuen Jacobo Cuétarak, kontrola berreskuratzeko helburuarekin. Minutu erabakigarrietan, ordea, gehiago izan zen Leongo taldea. Bidasoak amaierara arte jarraitu zuen lanean, eta itxaropen izpi bat piztu zuen 28.minutuan, 27-28koarekin. Hala ere, Ademarrek ez zion garaipenari ihes egiten utzi. Artalekuko traba guztiak gainditu eta bi puntuak bildu zituen.