BIDASOAK ENTRENAMENDU IREKIA OSPATUKO DU GAUR

2023/01/19
BIDASOAK ENTRENAMENDU IREKIA OSPATUKO DU GAUR

Zaleentzat saio berezia prestatu du lehen taldeak eta, hori aprobetxatuta, pintxopotea egiteko aukera egonen da pabilioian, baita denda bisitatzekoa ere

Bidasoa Irunek entrenamendu irekia ospatuko du gaur arratsaldean Artalekun. 19:30ean hasiko da saioa, baina ordubete lehenagotik pabilioieko ateak irekita egonen dira taldeko jokalariekin egoteko, pintxopoteaz gozatzeko eta Bidasoaren denda bisitatzeko.

Jacobo Cuetararen mutilek zaleen presentziarekin ospatuko dute gaur arratsaldeko entrenamendua. 19:30ean hasiko dute saioa, baina jarraitzaileak 18:30etik aitzinera hurbildu ahalko dira Artalekura, ordu horretatik hasita, pintxopoteaz gozatzeko aukera izanen baitute bertara joaten direnek. Nahi duen guztiak, 2,5 euroen truke, tortilla pintxoa eta garagardoa eskatzeko aukera izanen du, eta 2 euroen truke, freskagarria edo ur botila.

Honez gain, klubaren arropa erosteko aukera ere egonen da bertan. Partidu egunetan kokatzen den leku berean egonen da denda eta joko eta entrenamenduko kamisetak, BDS lerroko arropa eta klubeko bertze hainbat produktu erosi ahal izanen dira. Gainera, salgai dauden gauza guztiak deskontua izanen dute eta bazkideek ohiko %10eko beherapen gehigarria izanen dute.

Entrenamendua hasi baino ordu erdi lehenago, jokalariak argazkiak ateratzeko eta sinatzeko prest egonen dira baita ere. Jakub Skrzyniarz, Mehdi Harbaoui, Rodrigo Salinas eta Matheus Francisco da Silva ez dira Artalekun egonen, Munduko Txapelketa jokatzen ari baitira, baina gainerako jokalari guztiak bertan izanen dira zaleekin batera, Pedro Pacheco fitxaketa berria barne.

Denboraldiko bigarren itzulia hastear da eta, datozen hilabeteotan, Artalekun Plenitude ASOBAL Ligako zortzi neurketa jokatuko dira. TM Benidorm taldetik hasita (10. sailkatua), Batcho Torrelavega (5.), Barça (1.), Logroño La Rioja (6.), Cisne (15.), Abanca Ademar (4.), Rebi Cuenca (3.) eta Angel Ximenez Puente Genil (8.) etorriko dira Irunera.

(Argazkia: Edu Agreda)