BIDASOAK EGIAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU

2022/08/17
BIDASOAK EGIAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU

27. edizioa izanen da aurtengoa eta ostegunetik larunbatera ospatuko da

Bihartik aurrera larunbata arte XXVII. Egiako Nazioarteko Txapelketa ospatuko da eta Bidasoa Irun bertan izanen da parte hartzen. Egiako ohiko kantxan eginen da lehiaketa eta aurten, Irungo taldeaz gain, Balonmano Logroño La Rioja eta Frantziako Ligako Limoges Hand 87 taldeak ere bertan izanen dira.

Ostegun honetan, abuztuak 18, emanen zaio hasiera txapelketari, Bidasoa eta Logroñoren aurkako norgehiagokarekin zehazki. Ostiralean izanen du jarraipena, Logroño eta Limoges taldeen arteko partidarekin eta azkenik, larunbatean Bidasoak borobilduko du berriz ere lehiaketa, Limoges-en aurkako neurketarekin, Alberto Entrerriosekin batera Irungo taldeko atezain izan den Jose Manuel Sierrak zuzentzen duen taldearen kontra hain zuzen ere. Partida guztiak 19:30ean ospatuko dira.

Atzo egin zen txapelketaren aurkezpena Donostiako Udalan eta bertan izan zen Gurutz Aginagalde Bidasoako presidentea. Bertan, “Egiako Nazioarteko Txapelketak garrantzi handia duela bai Bidasoa Irunentzat, bai Gipuzkoako eta Euskadiko eskubaloiarentzat. Europa mailan udaro txapelketa gehiago eta indartsuagoak dauden garai honetan, 27. ediziorako prest dagoen Torneoa mantendu ahal izateak asko eta ondo hitz egiten du bere antolatzaileei buruz eta babesten duten erakundeei buruz”, adierazi zuen lehendakariak.

Aginagaldek jokatu beharreko bi neurketa hauen aurreikuspena ere egin zuen: “Aurkari handien aurkako bi neurketa dira. Alde batetik, ezer gutxi deskubritu behar dugun Logroño; eta bestetik, Limoges, Frantziako Ligan jauzi txiki bat emateko proiektu bat prestatzen ari dena. Gure prestakuntzan ondo etorriko zaizkigun bi partida izango dira”. Azkenik, “denboraldi honetan denboraldi-aurrearen konfigurazioak, gainera, Gipuzkoan jokatuko dugun lehen partida Donostian izatea eragin duela. Hori dela eta, ziur aski, Aste Nagusian bertan eta pandemiaren ondoren, Donostiako, Irungo eta Gipuzkoako bidasotar zale asko animatuko dira”, azpimarratu zuen.