BIDASOAK DONAT BARTOK FITXATU DU

2020/01/25
BIDASOAK DONAT BARTOK FITXATU DU

Talde irundarrak taldea sendotzen jarraitzen du denboraldiko bigarren itzuliari begira eta bigarren lerroan jokatzen duen Donat Bartok jokalari hungariarra fitxatu du

Bidasoa eta Donat Bartok jokalaria akordio batetara iritsi dira, datozen bi urte eta erdian jokalari hungariarrak talde irundarraren parte izango da. 1,92 metro neurtzen du Bartokek eta eskuin hegalean aritzen da. Bere azken taldea Alemaniako bundesligako TBV Lemgo Lippe izan da, 2016an iritsi zen bertara Vaci KSEtik eta atzo arte Alemanian jokatzen egon da.

Gaztea bada ere, esperientzia handiko jokalaria da, EHF Kopan 2013-2014 eta 2014-2015 denboraldian Grundfos Tatabanya KC taldearekin jokatu du eta Hungariako selekzioarekin azken bi Europako Txapelketak jokatu ditu; 2018an Kroazian ospatu zena eta momento hauetan Austria, Noruegan eta Sezian ospatzen ari dena.  

Bartok ‘oso jokalari potentea’

Jacobo Cuetara, Bidasoaren entrenatzailea “oso pozik” azaldu da fitxaketa berriarekin. Hegaleko hungariarra “urte asko jarraitu izan dugun jokalaria da eta azkenean, sinatzeko momentua aurkitu dugu”, adierazi du Cuetarak. Duen gaztetasuna eta esperientzia balorean jarri du Bidasoaren entrenatzaileak.

Entrenatzaile asturiarraren esanetan, “96ko gazte bat da, gola duen jokalaria, Leo Renaud-David jokalariak duen antzeko jokamoldea du eta potentzia handia dauka. Gainera, gaztea zenean Espainian bizi izan da bere aita urte asko igaro baitzituen Leonen jokatzen, horrek taldean eta Irungo bizimoduan egokitzeko lagunduko dio”.