BIDASOAK BIGARREN ZATIAN GALDU ZUEN SINFIN-EN KONTRAKO NEURKETA
Abantailarekin hasi zuten irundarrek bigarren zatia, baina etxekoek puntuak eurentzat izatea lortu zuten azkenean
Bidasoak, emaitza estuarekin, baina porrota jaso zuten pasa den ortziralean Blendio Sinfin taldearen kontra. 33-32ko markagailuarekin bukatu zen partidua, bigarren zatian etxeko taldea gailendu ondotik. Azken ordu erdi kaxkarra jokatu zuen Jacobo Cuetararen taldeak eta punturik batu gabe itzuli zen berriz ere etxera.
Lehen errenta Bidasoak lortu zuen, laugarren minutuan 0-3ko emaitza bereganatuta. Hala ere, erdialderako, etxekoek markagailua berdintzea lortu zuen (9-9) eta aitzinetik jarri ziren gainera (24. minutuan, 13-12). Hala ere, Jacobo Cuetararen mutilek 5-1eko partziala egin zuten eta horrela, atsedenaldira 14-16ko markagailuarekin iritsi zen partidua.
Bigarren zatia, bi goleko abantailarekin hasi bazuten ere, akats batzuen ondorioz, neurketak bertze norabide bat hartu zuen eta etxekoak jarri ziren aitzinetik. Hala ere, azken minutuak oso parekatuak izan ziren eta berdinketa ugari egon ziren emaitzetan. Horrela, azkenean, Sinfin-entzat izan zen jardunaldiko garaipena. Emaitza estuarekin, baina 33-32 irabazi zuten eta Santanderren gelditu ziren puntuak.
Triste, baina dagoeneko datorren asteburuan pentsatzen ari da Bidasoa. Artalekun arituko da, zaleen babesarekin batera, Ademar Leon taldearen kontra. Neurketa larunbatean ospatuko da (apirilaren 22an), arratsaldeko 18:00etan.
(Argazkia: DG Audiovisuales)