BIDASOAK BI PUNTU BATU ZITUEN SAILKAPENEAN CUENCAREN KONTRA

2023/05/22
BIDASOAK BI PUNTU BATU ZITUEN SAILKAPENEAN CUENCAREN KONTRA
Bidasoa Irun 30
25 Rebi Cuenca

Irundarrek 30-25ko markagailuarekin garaitu zuten sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldea

Bidasoak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean, Cuencaren kontra 30-25eko emaitza lortu ondotik. Bigarren postuan dagoen taldea garaitu zuen talde irundarrak eta honekin, bertze bi puntu gehiago batu zituen sailkapenera.

Lehen zatitik agintzen hasi zen Bidasoa. Jon Azkuek sartutako golei esker, lehen zortzi minutuetan, 5-3ko markagailua ezarri zuten etxekoek. Hala ere, Cuencak honi erantzun zion segidan eta berdinketa eskuratu zuen (8-8). Etxekoek indarrez eman zioten buelta honi eta bortz gol gainetik jarri zen atsedenaldira bidean. Azkenean, lehen zati buaktuta, 16-13ko emaitza zuten jarrita bi taldeek markagailuan.

Bigarren zatian berriz ere, nagusi izan zen Jacobo Cuetararen taldea. Erasoan gogor ibili ziren irundarrak eta zazpi goleko errenta lortu zuten (27-20 eta 28-21). Artaleku bete baten laguntzarekin, Bidasoak bere indarra erakutsi eta 30-25eko markagailuarekin garaipena eskuratu zuen denboraldiko helburuak lortzeko bidean.

Jacobo Cuetarak ASOBAL Ligan 500 neurketa betetzen zituen egun berean, Bidasoak bertze bi puntu garrantzitsu batu ditu sailkapenean. Horrela, bi partidu bertzerik ez zaio gelditzen taldeari denboraldia bukatzeko. Lehena, heldu den larunbatean Bada Huescaren etxean (18:30). Bigarrena, Artalekun, ekainaren 3an Angel Ximenez Puente Genilen kontra (18:30).

(Argazkia: Arrate Morales)