BIDASOAK BI LAGUNARTEKO JOKATUKO DITU HILABETE HONETAN

2024/01/09
BIDASOAK BI LAGUNARTEKO JOKATUKO DITU HILABETE HONETAN

Helvetia Anaitasunaren kontra jokatu ondotik, Torrelavegako II. Neguko Eskubaloi Txapelketan parte hartuko du

Bidasoa Irungo lehen taldea atzo bueltatu zen lanera, Eguberrietako oporren ondotik. Otsailaren lehen asteburuan jokatuko dute bigarren itzuliko lehen jardunaldia, baina horren aitzinetik, Irungo taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu urtarrilean.

Artalekun ekin zioten atzo 2024ko lanari Bidasoa Irungo lehen taldeko jokalariek. Esteban eta Rodrigi Salinas internazionalak (Txile), Pacheco (Brasil) eta Skrzyniarz (Polonia) eta Harbaoui (Tunisia) atezainak falta izan ziren, baina bigarren taldeko hainbat jokalari deitu zituzten lehen saio horretara: Jon Ander Iribar, Andoni Beraza, Endika Wamba, Javier Gastaminza, Eñaut Uruñuela eta Joshua Omojola eta Xabier Landa atezainak.

Otsailaren lehen asteburuan jokatuko dute bigarren itzuliko lehen jardunaldia, Bartzelonak Barçaren kontra. Hala ere, horren aitzinetik, bi lagunarteko jokatuko ditu Bidasoak urtarrilean. Lehena, urtarrilaren 20an (larunbata) izanen da Zumaian, Helvetia Anaitasunaren kontra (20:00). Horren ondotik, Torrelavegako II. Neguko Eskubaloi Txapelketan parte hartuko du Irungo taldean. Bertan, Billere Handball Pau-Pyrenees izanen du aurkari (urtarrilaren 26an, 20:00etan), baita Aguas Santas Milaneza ere (urtarrilaren 27an, 19:00etan).

Bigarren itzuliko abonamendua

Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzulia hasteko hilabete eskas bat falta denean, bigarren itzuliko abonamendua eskuratzeko aukera zabalik du CD Bidasoak. Artalekun jokatuko den lehen jardunaldia otsailaren 10-11ko asteburuan izanen da, Batcho BM Torrelavegaren kontra.

Denboraldi erdi honetarako abonamenduaren prezioa 95 eurokoa izanen da helduentzako, 10 eurokoa 65 urtetik gorakoentzako eta junior mailakoentzako (19-26 urte), 60 eurokoa langabetuentzako eta gazteentzako (14-18 urte) eta 25 eurokoa 14 urtetik beherakoentzako.

Abonemanedua eskuratzeko, bazkideak@cdbidasoa.eus helbidera idatzi beharko da edota klubaren webgunean sartuta. Horrez gain, Artalekuko bulegoan ere egin ahal izanen da aurrez aurre, bertan jokatuko den bigarren itzuliko lehen partidura bitarte.