BIDASOAK BERTZE BI PUNTU BATU ZITUEN GUADALAJARAN

2023/03/27
BIDASOAK BERTZE BI PUNTU BATU ZITUEN GUADALAJARAN
Civitas BM Guadalajara 25
30 Bidasoa Irun

Neurketa parekatua izan zen, nahiz eta talde irundarra aitzinetik egon zen ordu guztian zehar

Bidasoak 25-30eko markagailua erdietsi zuen Guadalajararen kontra jokatutako partiduan. Lehen minututik agintzen hasi zen talde irundarra eta markagailuan aitzinetik segitu zuen bertze ordu guztian zehar. Etxekoek, bigarren zatian batez ere, emaitza berdintzea ere lortu zuten, baina ez ziren aurkaria gainditzeko gai izan. Bidasoak, horrela, bertze bi puntu batu zituen Plenitude ASOBAL Ligko sailkapenean.

Neurketa hasi eta berehala lau gol sartu zituen Bidasoak, Jon Azkue, Asier Nieto eta Mikel Zabalaren aldetik. Gainera, Mehdi Harbaouiren hiru geldiketei esker, markagailua 2-4ean ezarri zuten lehen bortz minutuetan. Horrela segitu zuten hurrengo minutuetan ere, eta 22. minuturako bortz goleko aldea erdietsi zuen talde irundarrak (10-15). Edonola ere, atsedenaldira iristeko minutu gutxi gelditzen zirenean, etxekoek aldea txikitzea lortu zuten eta bigarren zatia 16-18koarekin hasi zuten.

Bigarren ordu erdian berriz, Guadalajarak indarrez erasotzen segitu zuen eta markagailua berdintzea ere lortu zuen, 22nakoa ezarriz. Hala ere, Bidasoak berriz ere bere aldera eraman zuen partidua eta 0-5eko partzial bati esker, berriz ere aldea ireki eta norgehiagoka erabakita utzi zuen bere alde. 25-30eko emaitza lortuta, bi puntu gehiago batu zituen Jacobo Cuetararen taldeak sailkapenera.

(Argazkia: Santi Molina)