BIDASOAK BERRIZ POSITIBO BAT ATZEMAN DU PLANTILAN

2020/11/10
BIDASOAK BERRIZ POSITIBO BAT ATZEMAN DU PLANTILAN

Talde irundarrak bihar Benidormen aurka jokatu behar zuen neurketa bertan behera geratzeko eskaera egin du. Txapelketa Batzordeak eskaria haintzat hartu du eta neurketa beste data batean jokatzea onartu du.

Bidasoa asteburu osoan zehar, bihar BM Benidormen aurka jokatu beharreko neurketa presatatzen aritu zen, baina gutxirako balio izango zaie entrenamendu guzti horiek; izan ere, talde irundarrak azken egunetan egindako analisietan Covid kasu positibo bat atzeman du.

Bidasoa Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabe harremanetan aurkitzen da eta datozen egunetan taldeak jarraitu beharko dituen prozedimenduak eta protokoloak elkarlanean zehaztuko dituzte.