BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA

2022/01/19
BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA

Irundarrei Benidorm-en aurka lehiatzea egokitu zaie Errege Kopako hirugarren kanporaketarako egindako zozketan

Atzo, eguerdiko 12etan, Eskubaloiko Espainiako Federazioak Errege Kopako hirugarren kanporaketarako neurketen zozketa ospatu zuen. Oraingo honetan, bi jardunaldiko kanporaketa izango da, joanekoa eta itzulerakoa. Honela, Bidasoari BM Benidorm taldearen aurka lehiatzea egokitu zaio.

Zozketa eginda, Jacobo Cuetara irundarren entrenatzaileak aipatu zuen Errege Kopako “klasiko bat” dela Bidasoa eta Benidorm-en arteko neurketa. Gainera, aurkariaren zailtasunaz ere mintzatu zen: “Arerio zaila eta gogorra da. Lehen itzulian bere kantxan irabazi gintuen, eta denboraldi honetan behetik gora egin duen taldea da. Gainera, bidai luzea dugu Benidorm-era eta hori ere sahiestu nahi genuen. Uste dut aurkariari ere ez diola on egiten norgehiagoka honek”. Hala ere, Bidasoa azken faserako txartela lortzera joango da: “Itzuli honetako neurketa onenetakoen artean gaudela pentsatzen dut, eta azken faserako pasea irabaztera joango gara”.

Bi talde hauen arteko lehen jardunaldia otsailaren 2an jokatuko da Artalekun, eta otsailaren 9an berriz, Benidorm-en ospatuko da bigarren neurketa. 

(Argazkia: Edwin Van't Hek)