BIDASOAK AURREDENBORALDIKO AZKEN LAGUNARTEKOAN BERDINKETA LORTU ZUEN

2022/08/29
BIDASOAK AURREDENBORALDIKO AZKEN LAGUNARTEKOAN BERDINKETA LORTU ZUEN
Bidasoa Irun 27
27 Torrelavega

27ra berdindu zuen larunbatean Torrelavegaren aurka jokatutako azken lagunartekoan

Bidasoak, pasa den larunbatean, Zumaian jokatu zuen aurredenboraldiko azken lagunartekoa. Torrelavega izan zuen aurkari orduan eta 27na berdindu zuen kantabriarrekin. Nahiz eta hasieran Bidasoa nagusi izan, bigarren zatian Torrelavegak indarra hartu eta markagailua parekatzea lortu zuen.

Talde irundarrak lehen bost minutuetan 6-1eko aldea ireki zuen markagailuan Torrelavegaren kontra. Victor Rodriguezen hiru golek, Cavero, Garcia eta Salisanen gol banak eta taldeak egindako defentsa lan onari esker lortu zuen alde hori. Kantabriarrak orduan, indarra hartu eta bi golera murriztu zuten alde hori, 12-10ekoa ezarriz, baina bidasotarrek berriz ere lau golera eraman zuten errenta atsedenaldirako (18-14).

Bigarren zatia ere indarrarekin hasi zuten Jacobo Cuetararen mutilek. Hala ere, Torrelavegak amore eman gabe lanean jardun zuen eta horrek fruituak eman zizkien. Neurketaren 50. minutuan, markagailua 24ra berdintzea lortu zen arerioak eta geroztik, bi taldeak oso parekatuak egon ziren. Horrela, 27nako emaitza lortu zuten aurredenboraldiko azken lagunartekoan.