BIDASOAK ATSEDENALDIA PARTIDURIK GALDU GABE HASI DU

2023/10/30
BIDASOAK ATSEDENALDIA PARTIDURIK GALDU GABE HASI DU
Helvetia Anaitasuna 20
24 Bidasoa Irun

Neurketa borrokatu baten ondotik, Bidasoak Anaitasuna garaitu zuen 20-24ko markagailuarekin

Bidasoak bertze garaipen bat eskuratu zuen asteburuan Helvetia Anaitasunaren kontra. 20-24ko markagailua erdietsi zuen, ordubete borrokatu bat jokatu ondotik. Kosta egin bazitzaien ere, Jacobo Cuetararen taldeak bertze bi puntu poltsikoratu zituen eta atsedenaldira neurketaren galdu gabe ailegatu da, jokatutako 16 puntuetatik 15 lortuta.

Lehen zatian ezin hobe hasi zuen partidua Bidasoak. Hala ere, Anaitasuna poliki-poliki berdintzen joan zen markagailua eta aitzinetik jartzea ere lortu zuen atsedenaldia hasterakoan. Talde irundarrak zenbait akats egin zituen eta etxekoek hori aprobetxatuta, 12-10eko emaitza lortu zuen lehen ordu erdia bukatzerakoan.

Bigarren zatian berriz, bisitariei markagailua iraultzea egokitu zitzaien eta lortu ere egin zuten. Azken ordu erdia hasi eta beregala 13-14koa ezarri zuten irundarrek eta orduz geroztik, errenta handitzen joan ziren. Sei puntuko aldea lortu zuten (17-23), baina iruindarrek Laura moztu zuten tartea. Azkenean, 20-24ko emaitza erdietsi zuten neurketa bukatzean.

Horrela, bi puntu gehiago lortu zituen sailkapenera eta atsedenaldia ailegatuta, orain arte jokatutako 16 puntuetatik 15 batu ditu Bidasoak. Plenitude ASOBAL Ligak etenaldia eginen du orain, baina Jacobo Cuetararen taldeak lehian segituko du. Izan ere, asteazken honetan, azaroaren lehenean, Eibar Eskubaloiaren kontra jokatuko du Euskal Koparen finalerdia Eibarren bertan.

(Argazkia: Oscar Aznar)