BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT

2024/05/17
BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT

Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun

CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako infantil emakumeentzat zuzenduak. Helburua jokalari gazteek kategoria zuzenean ezagutzea izanen da, baita eskubaloia jauzia emateko informazio guztia eskaintzea ere. Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean izanen dira, Artalekun, 17:15etik 18:15era. Klubak jakinarazi duenez, Plenitude ASOBAL Ligako lehen aldeko jokalariren batek ere parte hartuko du jardunaldietan.

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko, helbide elektroniko bat eta telefono zenbaki bat jarri dute eskuragarri: harrobia@cdbidasoa.eus edota 943 625 285.