BIDASOAK ANTOLATUTAKO UDALEKUAK OSPATUKO DIRA AURTEN ERE

2023/05/11
BIDASOAK ANTOLATUTAKO UDALEKUAK OSPATUKO DIRA AURTEN ERE

‘Udasoa’ izeneko ekimenak ordutegi zabala izanen du aurten ere, pasa den udan izan zuen arrakasta ikusirik

CD Bidasoak ‘Udasoa’ izeneko udalekuak antolatu ditu aurten ere uztailerako. Aurreko urteko arrakasta ikusirik, ordutegi luzea mantenduko du ekimenak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik da eta 2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egonen da.

Uztaileko lau asteetan ospatuko da ‘Udasoa’ ekimena aurten ere. 9:00etan hasi eta 13:30ak bitartean gozatu ahal izanen dute haurrek jarduera ezberdinez, hala nola, jolasez, eskubaloiaren praktikez eta baita txangoez ere. Azken hauek ere berreskuratuko ditu ‘Udasoa’-k, eta gutxienez bat eginen dute astero, eskualdeko kultur eta kirol interesgunetarako. Aurreko urteetan Oiasso Erromatar Museoa edo San Martzial Txingudiko udal igerilekuak bisitatu dituzte.

Aste guztietan edo solteetan eman daiteke izena eta hauek izanen dira aukera ahal izanen diren asteak: uztailaren 3tik 7ra, uztailaren 10etik 14ra, uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra. Udalekuen prezioa 85 eurokoa izanen da aste batez parte hartu nahi bada, 160 eurokoa bi astez, 235 eurokoa hiru astez eta 300 eurokoa lau astez.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik eta eta esteka honen bitartez egin daiteke: https://p.berrly.com/cdbidasoa/events/10767. Informazio gehiago nahi izanez gero, klubaren telefonora deitu daiteke (943 62 52 85) edota helbide elektronikora idatzi (cdbidasoa@cdbidasoa.eus).