Bidasoa XXIeko waterpolo taldeek ez dute igotzea lortu
2015/05/08
Oiasso-Bidasoa XXI waterpolo elkarteko taldeek maila autonomikoan jarraituko dute. Ligan denboraldi ona egin duten arren, igoera fasean ez dira gai izan aurkarien mailara heltzeko. Neskak Hortan aritu ziren, Bartzelonan. Lautada arabarra menderatu zuten, baina beste multzoetako taldeek maila hobea, eta esperientzia handiagoa erakutsi zituzten. Seigarren izan zen Bidasoa XXI, zazpi talderen artean. Mutilak ere seigarren izan ziren, Iruñean jokatutako fasean. Igotzea lortu ez duten arren, Euskal Kopako finalera iritsi dira bi taldeak. Mutilek Askartza izango dute aurkari, eta neskek Getxo.