BIDASOA XXI KLUBAK EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN EMAITZA BIKAINAK LORTU DITU

2023/03/16
BIDASOA XXI KLUBAK EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN EMAITZA BIKAINAK LORTU DITU

Taldekako bortz sailkapenetan nagusitu dira irundarrak, eta 52 domina eskuratu dituzte guztira

Bidasoa XXI kluba Euskal Herriko junior eta absolutu txapelketetan nagusitu da bertze behin. Bi kategorietan ere lan bikaina egin dute igerilariek eta, taldeka, sei sailkapenetik bortzetan lehen postuan bukatu dute. Gainera, guztira, 52 dominekin itzuli dira etxera irundarrak.

Euskal Herriko txapeldun berriak, absolutu mailan, hauek izan dira: Amaia Cendoya (50M eta 100L), Ion Mugika (50E eta 100E), Jon Goñez (200B eta 200X) eta Juncal Cuñado (800L). Junior kategorian berriz, Asier Iguiñiz (50M, 400X eta 100B), Jon Goñez (200B, 200X eta 200L), Juncal Cuñado (200L eta 800L), Aner Etxaniz (200E) eta Lide Larrea (50B) nagusitu ziren. Honez gain, neskek lehiatutako bortz erreleboak irabazi zituzten eta mutilek berriz, estilo erreleboan nagusitu ziren baita ere.

Bukatzeko, junior mailako mutilek 4x100L-ko marka minimoa lortu zuten. Iñigo Gilek ere marka minimo nazionala eskuratu zuen 100L proban. Gainera, azpimarratzekoak izan ziren Ion Mugika eta Jon Goñezen markak ere. Lehenengoak, 100E-n, bere marka pertsonala berdindu zuen eta bigarrenak, 200B-n, Euskadiko abolutu errekorra lortu zuen.