BIDASOA ITZULIA BERTAN BEHERA

2021/03/15
BIDASOA ITZULIA BERTAN BEHERA
Kiroletik saioan Antxon Mendia, Bidasoa Itzuliako zuzendaria, elkarrizketatu dugu eta albistearen berri eman digu.Pasaden urtean, ‘gero arte’ batekin agurtu zuen Bidasoa Itzuliako zuzendaritzak lasterketa. Hala esaten zuen behintzat orduan bidali zuten adierazpen ofizialak. Edonola ere, aurtengo Bidasoako Itzulia ezin izango da jokatu. Horren berri, Kiroletik saioan, Antxon Mendia zuzendariak, eman digu.Egoeraren ondorioz eta osasun neurri guztiak bete ezinarengatik aurtengo Bidasoako Itzulia ere bertan behera geratuko da. Horrela azaldu digu Antxon Mendiak, Bidasoa Itzuliko zuzendariak: “kontuan izan behar dugu Bidasoako Itzulia Iparraldetik, Bortzirietatik eta Baztanetik igarotzen dela eta gaur egun mugak itxita daudela; beraz, egoera horren aurrean, Bidasoako Itzulia bertan behera uztea erabaki dugu”.Eskualdeko txirrindularitza zaleek ez daitezela urduritu, lasterketak ez du desagertzeko arriskurik. Nahiz eta bi urtetan bertan behera geratu, Bidasoa Itzulia “arriskuan ez dagoela” eta “babesle pribatuak” mantentzen dituela baiezatatu du Mendiak. “Lasterketa eta ekitaldi gehienen antzera, bizpahiru babesle pribatu galdu ditugu, baina gehienak mantentzen ditugu. Eskertu behar diegu gugan, beste behin, jarri duten kofiantza, are gehiago horrelako garaietan”, gehitu du.Nabarmendu behar da Bidasoa Itzulia profesionalitaterako jauzi bezala hartu dela azken aldian. Edizio berri honetarako, Canadako selekezioaren, Suitzakoarekin eta profesionalitatearen bidean dagoen talde Italiar batekin partaidetza adostuta zuen Bidasoako Itzuliako zuzendaritzak: “tamalgarria izan da, talde ugari eta handiak hitzartuta genituen, baina garai hauek horrelakoxeak dira”.Entzun Kiroletik saioan eginiko elkarrizketa.