BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo Gorka Nieto, Eneko Furundarena, Asier Iribar eta Julen Mujika Euskadiko Selekzioarekin izanen dira Finlandian aste honetan, bertako taldearen kontrako bi lagunarteko jokatzeko. Ekainaren 13tik 16ra izanen da konzentrazioa, Kajaanen, eta egun horietan jokatuko da partidua. Horren aitzinetik, entrenamendua ospatuko dute Eibarren bihar, ekainaren 11n. Deialdian Il Capo Hondarribiako Bingen Beraiz ere sartu da.
Horrez gain, Nieto eta Mujika Espainiako selekzio absolutuarekin izanen dira ekaina bukaeran, Antequerako Fernando Argüelles Pabilioian jokatuko den Unibertsitateko Munduko Txapelketan parte hartzen. Ekainaren 24tik 30era ospatuko da txapelketa eta Frantzia, Polonia, Txekiar Errepublika, Herbehereak, Brasil, Txile eta Indiaren kontra ariko dira. Lehen partida Espainia eta Poloniaren kontrakoa izanen da, ekainaren 23an, 19:30ean. Ekainaren 25ean berriz, Espainiak Indiaren kontra jokatuko du, 12:30ean, eta azkenik, Brasil izanen dute aurkari ekainaren 26an, 12:30ean.