BIDASOA IRUNEK AURREDENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ESKURATU DU
Anaitasunaren kontra 26-31 irabazi zuen talde horiak Lekunberrin
Bidasoa Irunek aurredenboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean Lekunberrin Anaitasunaren kontra. 26-31ko markagailuarekin, sentsazio onak bildu zituzten heldu den asteburuan jokatu beharko Egiako XXIX. Nazioarteko Txapelketarako.
Javi Campo entrenatzaile zutela kantxaratu ziren bidasoarrak, Alex Mozas aita izan berria zelako. Horrez gain, Asier Iribar, Gey-Emparan eta Pachecoren bajak zituen Irungo taldeak. Edonola ere, hasieratik ireki zuten markagailuko tartea bisitariek, 14-19ko emaitzarekin atsedenaldira ailegatzeko. Bigarren zatian, alde bera mantendu zuten eta 26-31koa ezarri zuten behin-betiko.
Sentsazio onak bildura, Bidasoa Irunen hurrengo hitzordua abuztuaren 16an eta 17an izanen da, Donostian jokatuko den Egiako Nazioarteko XXIX. Txapelketan. Finalerdietan Helvetia Anaitasunaren kontrako jokatuko dute berriro (20:00etan). Bigarren jardunaldia BM Logroño La Rioja edo Limoges Handball taldeen aurka izanen da.
Fitxa teknikoa
Helvetia Anaitasuna (14+12). Martín, Cancio, Santamaria, Adrián Ortiz, Moreno (5), Pereiro, García (7), Goñi (3), Kasselev (2), Castro (1), Zungri (1), Ganuza (1), Alejandro Ortiz, Itoiz (1), González (2), Elustondo, Fernández (1), Etxarte, Elizondo eta Nuin (2).
Bidasoa Irun (19+12). Skrzyniarz, Ander García, Cavero (2), Jevtic (4), Wamba, Gastaminza (3), Zabala (4), Furundarena (1), Esteban Salinas (2), Rodrigo Salinas (1), Beraza (1), Mujika (2), Silva, Gorka Nieto (5), Barreto (1), Dariel García (1), Jon Ander Iribar (1), Asier Nieto (2) eta Díaz (1).
Partzialak. 2-5, 5-8, 7-13, 9-15, 13-16, 14-19; 16-23, 19-26, 20-26, 23-27, 25-29 eta 26-31.
Epaileak. Iñigo Ilundain eta Unai Zurbano. Bidasotarren aldetik, E. Salinas (18′) eta Silva (27′) kanporatu zituzten. Talde nafarraren aldetik, Castro (42′).
Bestelakorik. Lekunberriko Udal Kiroldegian 200 ikusle ingururen aurrean jokatutako Bidasoa Irunen denboraldiaurreko lehen lagunartekoa.