BIDASOA IRUN EGIAKO TXAPELKETAKO GARAILE HIRUGARREN URTEZ SEGIDAN
2024/08/19
Finalaurrekoan Anaitasuna garaitu ondotik, talde irundarrak Logroño hartu zuen mendean finaleanEgiako XXIX. Nazioarteko Txapelketa irabazi du Bidasoa Irunek, hirugarren urtez segidan. Finalaurrekoan, 40-28ko markagailuarekin garaitu zuen Anaitasuna. Finalean berriz, Logroño izan zuen aurkari eta hau ere mendean hartu zuen talde irundarrak. 35-30eko emaitzarekin. Honez gain, Julen Mujika izan zen txapelketako jokalaririk onena. Bidasoa Irunek hirugarrenez eskuratu du Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketako irabazle izatea. Alex Mozasen taldeak nagusitasunez gainditu zituen Anaitasuna eta Logroño eta horrela, trofeoa ere eskuratu zuen. Lehen neurketan, finalaurrekoan, Anaitasunari 40-28 markagailu zabalarekin irabazi zion talde irundarrak. Finalean berriz, Logroño ere gainditu zuten, nahiz eta emaitza estuagoarekin, 35-30ekoarekin. Azken honetan gainera, gibeletik zihoan Bidasoa eta bigarren zatian lortu zuen bere aldeko tartea irekitzea. Aurredenboraldiko prestaketa lanak ongi doaz eta horrela erakutsi zuten Egiako kiroldegian ere. Defentsan sendo eta erasoan gogor aritu ziren, Mozasek berak ezarritako jokoari kasu eginez. Arrakastatsua izan zen azken hau, txapela berriz ere Irunera ekartzeko. Garaipenaz gain, Julen Mujika ere txapelketako jokalaririk onena izendatua izan zen. Honen ondotik, Bidasoak bertze bi lagunarteko jokatuko ditu irailaren bigarren asteburuan ASOBAL Ligari hasiera eman baino lehen. Ortziralean, abuztuaren 23an, Elgoibarren izanen da talde irundarra, Logroñoren kontrako lagunartekoa jokatzeko. Biharamunean berriz, Artalekun ariko da Billere Handballen kontra. Finalaurrekoaren fitxa teknikoaBidasoa Irun (19+21): Skrzyniarz, Maciel, Cavero (4), Jevtic (3), Gastaminza (2), Zabala, Furundarena (3), Esteban Salinas (2), Rodrigo Salinas (4), Mujika (4), Asier Iribar (1), Silva, Gorka Nieto (3), García (4), Pacheco (4), Jon Ander Iribar (1), Asier Nieto (3) eta Díaz (2).Helvetia Anaitasuna (11+17). Santamaría, Adrián Ortiz (1), Alonso Moreno (2), Ayucar (5), Pereiro, García (4), Goñi (1), Kisselev (2), Castro, Zungri (3), Fernández (1), Ganuza (2), Cancio, Alejandro Ortiz, Itoitz (2), Ibarra (1), Marco Moreno (3), Nuin eta González (1).Partzialak. 5-2, 7-5, 10-6, 13-8, 16-9, 19-11; 24-13, 29-15, 33-18, 35-22, 37-24 eta 40-28.Epaileak. Escudero Santiuste eta Hoz Fernández. Bidasoa Irun taldetik Jevtic (2), Silva eta Asier Nieto bi minutuz kanporatu zituzten. Nafarren aldetik, García.Finaleko fitxa teknikoaBidasoa Irun (19+16): Skrzyniarz, Maciel, Cavero (5), Jevtic (1), Wamba (1), Gastaminza, Zabala (1), Furundarena (4), Esteban Salinas (6), Rodrigo Salinas (1), Beraza, Mujika (8), Asier Iribar (2), Silva (2), Gorka Nieto, García (1), Pacheco (3) eta Jon Ander Iribar.BM Logroño La Rioja (18+12). Ledo, Korchi (2), Modi (3), Urios (2), Zaja (1), Tuà (1), Cadarso (7), Clavijo, Romeo, Rivero (3), Preciado, Zarzuela (3), Ponciano, Javi García (5) eta Pergel (3).Partzialak. 3-5, 8-8, 10-12, 12-15, 16-17, 19-18; 22-18, 23-19, 26-22, 29-26, 33-29 eta 35-30.Epaileak. Escudero Santiuste eta Rilova Pérez. Bidasoa Irunen aldetik, Esteban Salinas, Cavero eta Jevtic (2) kanporatu zituzten bi minutuz; Logroñokoen aldetik, Urios, Preciado, Rivero eta Zaja.