Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera irabazi du Santiagotarrak-ek

2015/07/07
Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera irabazi du Santiagotarrak-ek

Etxeko taldeak, Santiagotarrak Kirol Elkarteak lortu du garaipena, taldeka, Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko XLIX.Jaitsieran. Los Cuervos de Pravia eta Donostia Kayak izan ditu ondoan podiumean. Senior mailan, Iñigo García azkarrena izan da kanoisten artean, eta Olatz Zabalak K-1eko proba irabazi du. Oihan Sayar eta Aitor Gorrotxategi bigarren izan dira, K-2an. Guztira 200 ontzi eta 150 piraguista inguru aritu dira Bidasoa ibaiko uretan. Irteera gunea aurreratu behar izan du antolakuntzak, bestela, piraguistek ezin izango zutelako Endarlatsako presa gainditu.