Bidasoa ez da Ademarren mailako aurkaria izan
BIDASOA: Ledo; Cavero, Beltza, Aldaba, Renaud (2), Popovic (1), Redondo; Crowley (3), Nonó (1), Kauldi (10), Serrano (1), Muiña, Azkue (4), Lancina (2).
ADEMAR: Biosca; López (1), Juanín (2), Rodrigo Pérez (5), Piñeiro (7), Vieyra (6), Costoya (6); Carou, David Fernández, Jaime Fernández (1), Marques (1), Gonzalo Pérez, Pesic (1).
MARKAGAILUA: 1-2, 1-4, 3-6, 4-9, 7-12, 11-14 (atsedenaldia); 13-16, 16-19, 17-22, 21-24, 24-27, 26-30.
Neurketa deserosoa izan du Leongo Ademarrek Artalekun, Asobal Ligako hirugarren jardunaldian. Azken minutuetara arte, ez du neurketa haustea apurtu. Hala ere, koska bat beherago egon da beti Bidasoa, momentuz, beste maila bateko taldea dela erakutsiz. Lehen minutuetan hartu duen abantailari partida osoan eutsi dio Ademarrek. Eta Bidasoaren hasiera kaskarrari esker lortu du, gainera. 1-3koarekin, hutsartea eskatu du Jacobo Cuétarak, neurketaren hasierarekin oso haserre.
Erasoan, batez ere, buruhauste handiak eduki ditu etxeko taldeak. Kauldik golarekiko ardura hartu duenean ere, Bidasoak ezin izan du markagailua berdintzera hurbildu. Hiruzpalau goleko errentari eutsi dio beti Ademarrek, sei punturekin, sailkapeneko bigarren tokian jarraitzeko balio dioten bi puntu eskuratzeko. Bidasoak, aldiz, puntu bakarra ere ez du bildu lehen hiru jardunaldietan. Benidormen saiatuko da aurrenekoa lortzen.