BIDASOA EUSKAL KOPAKO FINALEAN

2023/11/02
BIDASOA EUSKAL KOPAKO FINALEAN
Eibar Eskubaloia 35
44 Bidasoa Irun

Finalerdian Eibar Eskubaloia garaitu ondotik, talde irundarrak Romo izanen du aurkari Euskal Kopako finalean

Bidasoa Irun Euskal Kopako finalean izanen da, finalerdietan Eibar Eskubaloia garaitu ondotik. Azaroaren lehenean jokatutako partiduan, irundarrek 35-44ko markagailuarekin irabazi zieten eibartarrei, gazte mailako hiru jokalarik parte hartu zuten neurketan. Finalean Romo Eskubaloia izanen dute aurkari Jacobo Cuetararen mutilek.

Nazioarteko deialdiengatik baldintzatuta zegoen Bidasoa gai izan zen Eibar Eskubaloia garaitzeko, Euskal Kopako finalerdian, gazte mailako hiru jokalarien parte hartzearekin: Landa, Garcia atezaina eta Arruabarrena pibotea. Lehen zati gorabeheratsu bat jokatu zuten bi taldeek. Etxekoak aitzinetik ere egon ziren lehen ordu laurdenean, baina 15nako berdinketaren ondotik, Bidasoa indarberritu zen eta markagailua bereganatu zuen behin-betirako. Atsedenaldira, 18-27ko emaitzarekin ailegatu ziren, eta bigarren zatian talde bisitariak errenta hori handitu bertzerik ez zuen egin. Azkenik, 35-44ko markagailua eskuratu zuen Bidasoak eta Euskal Kopako finalerako txartela poltsikoratu zuen.

Finala Romo Eskubaloia taldearen kontra jokatuko dute Jacobo Cuetararen mutilek, eurek izan baitziren bertze finalerdian irabazi zutenak. Hala ere, aitzinetik, Plenitude ASOBAL Ligari berrekinen diote bidasotarrek. Heldu den ortzegunean, azaroaren 9an, etxean jokatuko dute Fraikin BM Granollers taldearen kontra, 20:00etan.