BIDASOA ETA GRANOLLERS ELKARREN AURKA ASOBAL KOPAKO FINALERDIAN

2022/05/13
BIDASOA ETA GRANOLLERS ELKARREN AURKA ASOBAL KOPAKO FINALERDIAN

Ekainaren 4ean ospatuko da finalerdia Zaragozako Principe Felipe Jauregian

Bidasoak Granollers izango du aurkari Zaragozan ospatuko den Asobal Kopako finalerdian. Ekainaren 4ean eta 5ean jokatuko da txapelketa, Principe Felipe Jauregian. Atzo egin zuten Zaragozako udaletxeko Harrera Aretoan neurketen zozketa eta bertan egokitu zitzaion talde irundarrari Granollersen aurka aritzea.

Dagoeneko laugarren Asobal Kopako finalerdia izango da bi talde hauek aurrez aurre aritu beharko direna. Lehenengoa 1993/94ko denboraldian izan zen, eta 1994/95 eta 2018/19 urteetan ere aurkariak izan ziren. Bidasoak, bere aldetik, hamargarren aldia izango du aurtengoa Asobal Kopa jokatzen eta atzo ospatutako zozketan zerrendaburu izan zen gainera, Barçarekin batera.

Zozketan bertan Julen Aginagalde izan zen eta bere aurreikuspena egin zuen txapelketaren inguruan: “Hobekien iristen den taldeak irabaziko du txapelketa”. Bidasoa “ilusioa osoz” prestatuko duela Kopa ere aipatu zuen, eta “finalera iristeko gogoekin” daudela. Gainera, zaleei Zaragozara gerturatzeko gonbita ere egin zien: “Gure zalegoak asko bultzatzen gaitu bai Artalekun, bai Irundik urrun. Oso eskertuak gaude eta ea asteburu polit bat eskeintzerik dugun”.

Ligako Kopako finalerako abonuak salgai daude jada El Corte Ingleseko webgunean, eta Asobalek bertan egongo diren lau taldeen bazkideentzat abantailak iragarri ditu.