BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du, gaur Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 gainditu ondotik. Hasieratik izan dira nagusi final laurdenetako partiduan eta bukaera bitarte mantendu du markagailua bere alde, bihar finalerdietan egoteko txartela eskuratuz.
Urdinez atera da kantxara Bidasoa eta segidan jarri du markagailua bere alde. Joko serioa eta maila handia eman du, txapelketa honetan ASOBAL Ligako hiru talde kanporatu dituen Caserio Ciudad Real taldearen kontra. Neurketaren buruzagitza talde horiak izan badu ere, aurkaria duintasunez azaldu da Jaengo Olivo Arenan. Bidasotar guztiek minutuak izan dituzte 60 minutuetan zehar eta modurik onenean lortu dute bihar, ekainaren lehenan, finalerdietan egotea. Bidasoaren biharko aurkaria Barça izanen da, 16:30ean, kataluniarrek Frigorificos del Morrazo gainditu ondotik (42-26).
(Argazkia: J. L. Recio)