BIDASOA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENAK JOKATZERA

2022/03/23
BIDASOA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENAK JOKATZERA

Ostiralean emango diote hasiera Errege Kopako azken faseari Granollersen aurka jokatuko duten partiduarekin

Bidasoa gaur goizean abiatu da Antequerara, bertan jokatuko baita asteburu honetan Errege Kopako azken fasea. Hala ere, bi etapetan egingo dute bidai luze hau. Gaur Toledon pasatuko dute gaua irundarrek eta bihar eguerdian iritsiko dira Antequerara. Bertan jokatuko duten lehen neurketa Granollersen aurka izango da, final laurdenetako kanporaketan. Ostiralean ospatuko da hau, eguerdiko 12:30ean.

Jacobo Cuetarak prentsaren aurrean adierazi duen moduan, “Espainiako eta nazioarteko eskubaloiaren momentu handi bat da hau, eta maila ona emateko ilusioz gaude. Pozik gaude finał laurdenetara iritsi garelako eta orain, ahalik eta hobekien jokatzeko eta ahalik eta urrutien ailegatzeko borrokatuko dugu”.

Hala ere, ostiralean jokatuko duten lehenengo kanporaketa hau ez da erreza izango Bidasoarentzat, izan ere, Asobal Ligako bigarren sailkatua izango dute aurrean, irundarren aurkari zuzena. Prestatzaileak “Ligan hobekien aritzen ari den taldea da ziur aski eta gure erronka beraiek menderatzea izango da”, onartu du. Gainera, “Errege Kopako norgehiagoka nagusia da, Ligako bigarren eta hirugarren sailkatuak egongo baikara aurrez aurre”, adierazi du Cuetarak.

Errege Kopako azken fase honek duen zailtasuna eta bertan egongo diren aurkarien gogortasuna kontuan hartuta, Bidasoak neurketetan bere nortasuna erakutsiko duela ziurtatu du entrenatzaileak: “Gu leialak izango gara gure jokoarekin. Baldintzatuta gaude, baina ilusioz, eta dagoeneko erakutsi dugun moduan, lehiakorrak izaten saiatuko gara”.