Bidasoa Bk lehen zatian txikitu du Askartza
BIDASOA B: Zamora, Mindegia, Aldanondo (5) , F.Rincón (3), D. Rincón, Legorburu (3),Cambronero (4), Zamarreño (3), Martínez (2), Gómez, Satrustegi, Martín, Eizagirre (9), Santa Cruz (3).
MARKAGAILUA: 2-2, 5-2, 6-4, 10-4, 12-4, 16-4 (atsedenaldia); 20-6, 22-7, 25-10, 28-12, 31-16, 32-21.
Neurketa erosoa izan zuen Bidasoa Bk Estatuko Lehen Mailako 26.jardunaldian. Askartza hartu zuen larunbatean Artalekun, eta hasieratik izan zen nagusi. Lehen 12 minutuetan lau gol jaso zituen filialak. Baina ondoren, atsedenaldira arte, ez zuen gol bakarra ere jaso. 16-4koarekin hartu zuten jokalariek aldagelarako bidea. Bigarren zatian errentari eusteko, etxekoek ez zuten gehiegi sufritu behar izan. Sailkapeneko seigarren tokian dago Pedro Salcedoren taldea. Larunbatean laugarrenaren aurka ariko da, Uharten (Nafarroa).
Hondarribiaren porrota Tolosan
Tolosako Usabal kiroldegian galdu zuen Hondarribia Eskubaloiak igande eguerdian (27-24). Euskal Ligako hamargarren tokian daude berdeak eta Ordizia hamabigarrena hartuko dute igandean Hondartzan (12:00).