Bidasoa Bk ez du Lehen Mailara igotzea lortu

2015/05/19
Bidasoa Bk ez du Lehen Mailara igotzea lortu

HTG Express Bidasoa B filialak ez du denboraldia borobildu. Artaleku kiroldegian antolatu zuen asteburuan Estatuko Lehen Mailara igotzeko fasea. Baina ezin izan zuen aukera baliatu. Euskal Ligan nagusi izan zen arren, play off-ean maila handiko aurkariak topatu zituen Bidasoa Bk. Lehen bi jardunaldietan gutxigatik galdu zuen filialak: 24-25 Cantolagua nafarraren kontra, eta 30-34 Porriñoren aurka. Aukerarik gabe gelditu zen igandeko jardunaldirako. Azken neurketan 28-22 menderatu zuen Pedro Salcedoren taldeak Gijón B. Hala ere, filial asturiarra eta Porriño igo ziren Lehen Mailara. Hurrengo denboraldian, derbi bidasoarra izango da Euskal Ligan. Hondarribia eta Bidasoa B ariko dira maila berdinean.