Bidasoa B baino gehiago izan da Uharte
BIDASOA B: Zamora, Mindegia; Aldanondo (1), F. Rincón (2), Legorburu (2), Zamarreño (4), Martinez (3), Satrustegi, Eizagirre, Martin (5), Isidro (2)
MARKAGAILUA: 3-3, 5-4, 8-5, 8-7, 11-8,12-8 (descanso); 13-10, 17-11, 19-12, 21-14, 23-16, 26-19.
Etxetik kanpo galdu zuen larunbatean Bidasoa Bk, Iruñerriko Uharten. Bi postu besterik ez daude sailkapenean bi taldeen artean. Hala ere, pistan maila handiagoa erakutsi zuen talde nafarrak. Filial bidasoarrak lehen bost minutuetan besterik ez zuen izan markagailua alde. Seigarren minutuan launakoa irudikatu zuen. Hortik aurrera, etxeko taldea izan zen nagusi.
Atsedenaldian 12-8 irabazten ari zen Uharte. Baina bigarren zatiko lehen hamasei minutuetan, lau gol besterik ez zituen sartu Bidasoa Bk. Ondorioz, abantaila erabakigarria hartu zuen Uhartek (20-12). Pedro Salcedoren taldeak ez zuen neurketari emozioa emateko beste aukerarik eduki. Igande eguerdian etxean ariko da Bidasoa, Artaleku kiroldegian, Anaitasunaren filialaren kontra.
Garaipen argia lortu du Hondarribiak
Ligako bigarren itzuli ona osatzen ari da Hondarribia Eskubaloia. 26-20 irabazi zuen igandean Ordiziaren aurka, Hondartza kiroldegian. Jardunaldi bakarra gelditzen da liga bukatzeko, eta Bizkaiko Urdulizen ariko da Javi de la Hazak zuzentzen duen taldea.