Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek zortzigarren postuan bukatu dute Iberdrola Kopa

2025/02/17
Valentziako Luis Puig Belodromoan jokatu zen asteburuan Iberdrola Kopa (Espainiako klub arteko txapelketa) eta BATeko emakumeek partehartze historikoa izan dute bertan, sailkapeneko zortzigarren postuan bukatuta lehia.
Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek zortzigarren postuan bukatu dute Iberdrola Kopa

Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek zortzigarren postuan bukatu dute asteburu honetan, Valentziako Luis Puig Belodromoan, ospatu den Iberdrola Kopa (Espainiako klub arteko txapelketa). BATeko atletek partehartze historia izan dute bertan eta estatuko zortzi talde onenen artean leku bat lortu du. 

Sailkapeneko zazpigarren eta seigarren postuarengatik lehian egon ziren BATeko emakumeak asteburuan, Iberdrola Kopan euren meritoengatik egotea lortu duten lehen aldian. Azkenik, jokatutako azken hiru probak sailkapeneko zortzigarren postuan bukatzea eragin zuten, 37 punturekin guztira. Horrela, partehartze hau arrakastatsua izan da eta marka pertsonal anitz bildu dituzte irundarrek, estatuko zortzi talde onenekin batera lehiatzeko eskubidea dutela berretsiz. 

Indibidualki lortutako emaitzak hauek izan ziren: 

  • Carla Arwen Martínez bostgarren 60 metroko lasterketan (7,58 segundu)
  • Ainhoa Idoiaga seigarren 800 metroko lasterketan (2:11,69 minutu)
  • Lucia Valero bostgarren 3000 metroko lasterketan (9:49,46 minutu)
  • Uxia Pereira laugarren 60 metroko hesi-lasterketan (8,54 segundu, marka pertsonal onena)
  • Goizane Garcia seigarren pisu jaurtiketan (12,96 metro, marka pertsonalilk onena)
  • Naia Llorente seigarren altuera jauzian (1,60 metro)
  • Olaia Becerril bostgarren luzera jauzian (5,92 metro, marka pertsonal onena)
  • Aslin Quiala bostgarren pertigan (3,90 metro)
  • Leire Martiarena, Alazne Garrido, Alaine Aguerralde eta Ainhoa Idoiaga zazpigarren 4x400 metroko erreleboetan (3:54,28 minutu)