Bidasoa Atletiko Taldeko bi taldeak nazional mailako DNA txapelketako finalean

2025/01/15
Promozio mailako taldea eta 20 urtez azpikoa izanen dira heldu den larunbatean, urtarrilaren 18an, Zaragozan ospatuko den pista estaliko DNA torneoaren finalean.
Bidasoa Atletiko Taldeko bi taldeak nazional mailako DNA txapelketako finalean

Bidasoa Atletiko Taldeko 16 eta 18 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko bi taldeak pista estaliko DNA torneoaren finalean izanen dira, nazio mailako sei klub onenen artean lehian. Zaragozan ospatuko da txapelketa, heldu den larunbatean, urtarrilaren 18an. Guztira, Irungo klubeko harrobiko 24 atleta izanen dira bertan, Oiartzungo Haurtzaro klubeko bertze batekin batera. 

16 eta 18 urtez azpiko Super Amara BAT taldearekin batera, Cueva de Nerja, Sprint, Playas de Castellon, Atletismo Albacete eta Alcampo Scorpio taldeak lehiatuko dira. 20 urtez azpiko taldearekin batera berriz, Playas de Castellon, FC Barcelona, Cueva de Nerja, Atletismo Alcorcon eta Alcampo Scorpio izanen dira lehian. 

DNA torneoa berezia da, propio diseinatutako formatu dinamikoagatik. Entrenamendu partzialak ditu probak eta lehia mistoa, bukaera bitarte emozioa ziurtatzeko. Larunbateko jardunaldia, bi proba ikusgarriekin hasiko da. Alde batetik, 4x2 errelebo mistoa izanen da, gizon eta emakumeek osatutako taldeak ariko dira lehian. Bertzalde, “La caza” izeneko erreleboak ere jokatuko dituzte. Azken honetan, klubek abantailarekin jokatuko dute, aitzinetik eta bertze probetan lortutako puntuen araberakoa izanen dena. 

BATeko atletei dagokionez, 16 eta 18 urtez azpikoen artean, irundar hauek egonen dira: 4x2 modalitateko erreleboetan, Hai Duong, Jon Andiano, Iratxe Cambon eta Alain Ugarte; pisuan Xuban Yarza; 60 metroko hesi-lasterketan Jon Gajate; altueran Noa Garcia; 400 metroko lasterketan Mariela Beraza; luzeeran Iñigo Romero; 60 metroko lasterketan Eider Martin; eta “La caza” modalitateko erreleboetan, Urko Ibarguen, Naia Piquer, Eñaut Arburua eta Irati Benito.

20 urtez azpiko taldean berriz, atleta hauek hartuko dute parte: 4x2 modalitateko erreleboetan, Alaine Aguerralde, Jon Gajate, Hugo Vazquez eta Hai Duong; pisuan Xuban Yarza; 60 metroko hesi-lasterketan Eider Alzaga; altueran Aritz Zuazo; 800 metroko lasterketan Irati Erro; luzeeran Nora Aramendi; 60 metroko lasterketan, Aingeru Lizarraga; eta “La caza” modalitateko erreleboetan, Alai Cabello, Nerea López, Markel Garrantxo eta Leire Martiarena.