BIDASOA ATLETIKO TALDEAK TXINGUDI KORRIKAREN 24. EDIZIOA ANTOLATU DU

2023/09/19
BIDASOA ATLETIKO TALDEAK TXINGUDI KORRIKAREN 24. EDIZIOA ANTOLATU DU
Txingudi Korrika herri-lasterketa aurkeztu berri du Bidasoa Atletiko Taldeak. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren eta eskualdeko hainbat enpresa eta eragileren babesari esker antolatuta, mugaz gaindiko lasterketa aitzindariak bere 24garrena izango du.Urtero bezala, Hendaiako Bidasoko Ordokitik, (Tribordeko esplanada) abiatu eta Hendaia eta Irun osoa zeharkatuz, Hondarribiko kiroldegiaren pistan izango du helmuga. Joan den urteaz geroztik 10K ibilbide homologatua du lasterketak, eta horrek marka hobetzeko eta aintzat hartua izan dadin helburu duten lasterkariak erakarriko dituelakoan dira antolatzaileak. Horren haritik, aurten ere erbiak izango dira marka egin nahi duenarentzat. 35 minutukoa azkarrena eta ordubeteko erreferentzia duena motelena.Gogoan hartu, bestalde, Txingudi Korrika Txikia ere ospatuko dela goizean Laboral Kutxak babestuta. Goizeko 10:00etan hasiko dira adinaren araberako kategoria desberdinetako haurrekin Stadium Gal inguruan.Izena emateko kirolprobak.com plataforman egin daiteke, lasterketa egunaren aurretik 15 euroan.