Bidaiari etekina atera dio Hendaiak

2015/12/07
Bidaiari etekina atera dio Hendaiak

CASTELJALOUX: Delage - Garbaye,Camaroque, Courcelle, Hardelin – Gracia, Bousquet - Jany, Prévitali, David - Prévot, Zago - Clave, Lauga, Dore. Aldaketak: Oliveira, Benazzi, Baudas, Sinama, Lamssirine, Lafon, Foulquier.
HENDAIA: Chaudière - Sallaber, Gaillardet, Modela, Danjou - Jimenez,Azpeitia - Audap, F. Ibarburu, Lagenebre - Vial, Zubizarreta - Ezpeleta, S. Ibarburu, Dudicourt. Aldaketak: Larribe, Hiriart, Moulay, Sallenave, Labeguerie, Jaubert Alzate, Bainçonau.

Casteljaloux-en aritu zen Hendaia igande arratsaldean. Ez zuen alferrik bidaiatu, garaipena eta erasoko bonusa eskuratu baitzituen. Neurketaren azken txanpan erakutsi zuen nagusitasuna Hendaiak. Ordura arte, lehia orekatua izan zen, eta etxeko taldearen mende egon ziren xuriak momentu batzuetan. Lehen zatia 12-13ko emaitzarekin amaitu zen. Bigarren zatiaren hasieran abantaila esanguratsua hartu zuen Casteljaloux-ek, entsegu batekin (19-13). Baina hortik aurrera, gehiago izan ziren bidasoarrak. Kopuruari dagokionez ere bai, etxeko jokalari bat kanporatu baitzuen epaileak 64.minutuan. Aukera baliatu zuen Hendaiak markagailua iraultzeko.

Sailkapenean Donibane-Lohizune harrapatu du Hendaiak. Berdinduta daude, 27 punturekin. Aurretik, Castelsarrasin liderra dago bakarrik. Talde horixe ariko da Hendaian, hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian. Lidergoa berreskuratzeko aukera izango dute, beraz, xuriek, igandean 15:30etan.