Bi partida galdu ditu Bidasoa Bk segidan

2015/12/02
Bi partida galdu ditu Bidasoa Bk segidan

Denboraldi hasiera indartsuaren ondoren, aurkarien maila ezagutzen ari da azken aldian Bidasoa B. Azken bi neurketak galdu ditu segidan. Larunbatean, Artalekun irabazi zuen Trapagaranek, 24-31. Lehen zatian aurkariari eutsi zion filialak, baina bigarrena 0-5eko partzial batekin hasi zen, eta nagusi izan ziren bizkaitarrak aurrerantzean. Estatuko Lehen Mailako sailkapenaren buruko lehia urrun gelditzen hasi zaio Pedro Salcedoren taldeari, seigarren baitago jada, 13 punturekin. Larunbatean Leioan jokatuko dute bidasoarrek, Askartzaren kontra (19:45).

Hirugarren garaipena eskura izan zuen Euskal Ligako Hondarribiak larunbatean, Bilboko Escolapios eskolan jokatutako neurketan. 25-24 galdu zuten berdeek, neurketa estu batean. Asteburuan atsedena izango dute berdeek, eta abenduaren 13an jokatuko dute berriro. Tolosa hartuko dute Hondartza kiroldegian.