Bi neurketa galdu ditu Hendaiak segidan

2015/11/16
Bi neurketa galdu ditu Hendaiak segidan

LOURDES:Maury, D. Giordano, Barats,Venes, Anel, Daléas - Lacabarats, Rojo, Boyer, Dupont, Lapeyre, Da Costa, Tilhac, Reyes. Aldaketak: Irigoyen, Granja, Pays, Ache, Hébrard, Brua, Pailhé.
HENDAIA: Bainçonau, Sallaber, Jaubert Alzate, Azpeitia, Danjou, Mondela, Laurent, Labarthe, Audap, Labeguere, Vial, Zubizareta, Bessou, Ibarburu, Larribe. Aldaketak: Ezpeleta, Hiriart, Dudicourt, Delmas, Sallenave, Gaillardet, Chaudière.

Azken bi partidak galdu ditu Hendaiak. Bietan etxetik kanpo aritu da, eta ez du aurkaria gainditzea lortu. Neurketa berdindua izan zen Lourdesekoa, zoro samarra, zelaiaren mutur batetik bestera azken mugitu baitzuten baloia. Azken erabakietan, berriz, jokalariak ez ziren fin ibili. 6-6koarekin amaitu zen lehen zatia. Bigarrenean, galtzeko beldur gehiago erakutsi zuten taldeek, irabazteko grina baino. 53.minutuan hartu zuen abantaila etxeko taldeak, transformazio batekin. Bainçonauk berdintzeko aukera izan zuen Hendaiaren alde, baina huts egin zuen jaurtiketan. Porrotaren ondorioz, atzera egin dute xuriek sailkapenean. Hirugarren tokian daude orain. Azaroaren 29an jokatuko du Hendaiak hurrengo partida, Bokale-Tarnozeren kontra.