Bi lasterketa izango dira igande goizean eskualdean

2016/03/18
Bi lasterketa izango dira igande goizean eskualdean

Hitzordu bikoitza izango da asteburuan Behe Bidasoan, herri lasterketei dagokienez. Igande goizean egingo dituzte biak. Alde batetik, Donostia-Hondarribia Talaia Bidearen VI.edizioa egongo da jokoan. 9:30etan irtengo dira korrikalariak Donostiako Gros Auzotik, eta Hondarribiko Herresilandan amaituko dute, Ulia eta Jaizkibel Mendiak zeharkatu ondoren. 30,8km-ko lasterketa izango da. Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen du.

Irunen, berriz, proposamen berritzailea egin du Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak. 4XMilia errelebo lasterketa izango da, eta Zabaltza plazaren inguruan egingo dute. Hiru kategoria egongo dira. Alde batetik, herri korrikalariena. Bestetik, enpresei zuzendutako lasterketa egingo dute. Hirugarren kategoria, atletismo klubetan federatuei zuzendua izango da. 4XMilia erreleboetako Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan. 1.609,344 metro egin beharko ditu laukoteko kide bakoitzak.