Bi irundar igo dira podiumeko lehen tokira Txingudiko Zeharkaldian
2015/08/03
Iñaki Salaberria eta Marina Legasa irundarrak izan ziren senior mailan azkarrenak Txingudiko Zeharkaldian. Larunbatean antolatu zuen Bidasoa XXI elkarteak lasterketa. Salaberriaren aurretik Luis Goñi sartu zen, baina Master kategoriako igerilaria da. Iñaki Salaberriak 32:23ko denbora behar izan zuen Hondarribiko Bentatik hondartzarainoko 2.600 metroko ibilbidea osatzeko. Marina Legasak 2 minutu gehiago, 34:26ko denboran gelditu zuen kronometroa.