Bi domina lortu ditu Santiagotarrak elkarteak Espainiako Remoergometro Txapelketan
2019/01/08
Bi ordezkari izan zituen Santiagotarrak-ek Espainiako Remoergometro Txapelketako podiumetan. Larunbatean jokatu zuten, Ampostan, Katalunian. Garazi Lasartek zilarrezko domina jantzi zuen maila nagusian, pisu arinean. 7:28ko denbora behar izan zuen, ergometroaren gainean 2.000 metro egiteko. 23z azpiko mailan, Nerea Seijo txapeldun izan zen, 7:23ko denborarekin. Bi neskak kide izan ohi dira biko eta lauko ontzietan.