“BI DEFENTSA ONEN ARTEAN, HOBEREN ERASOTZEN DUENAK BEREGANATUKO DU NEURKETA”

2020/12/04
“BI DEFENTSA ONEN ARTEAN, HOBEREN ERASOTZEN DUENAK BEREGANATUKO DU NEURKETA”

22 punturekin eta Asobal Ligako bigarren sailkatu bezala, Incarlopsa Cuenca jasoko du Artalekun. Aste berean jokatuko duen bigarren neurketa da, Benidormekoaren antzera, oso gogorra izango dela aurreikusten da.

Lau neurketa gogor eta sakrifikatu geratzen zaizkio Bidasoari lehen itzuli exijenteari amaiera emateko. Hainbat arrazoirengatik lehen itzuli neketsua izaten ari da; batetik, Covida dela-eta neurketa asko bertan behera geratu eta neurketa horiek asteen artean berreskuratu behar izan direlako, eta bestetik, taldeko zenbait jokalarik azken asteetan min hartu dutelako eta osasuntsu zeuden jokalariek minutu gehiago batu dituztelako.

Egoera honetan eta BM Benidorm taldea sendo garaitu ostean, Bidasoak Artalekun sailkapeneko laugarrena den Incarlopsa Cuenca taldea jasoko du. Biharko neurketa “zaila” eta “gogorra” aurreikusten du Jacobo Cuetarak; hain zuzen ere, Cuanca taldea “azken urteetan zailtasun gehien sortu dizkigun taldea” dela adierazi du. Cuencak duen potentziala goraipatu nahi izan du gaurko prentsaurrekoan, “Bidasoa igo zen urtean Europan aritzetik at geratu ziren, hurrengo urtean sailkatu ziren, eta ordutik, Asobal Ligako postuan mantendu dira”. Horretaz gain, Cuenca defentsan “oso intentsoak” direla eta erasoan “potentzial handia” duela goraipatu nahi izan du.

Norgehiagokaren gakoa erasoan kokatu du Cuetarak. “Bihar defentsa ardatz duten bi talde arituko dira nor baino nor; beraz, hoberen erasotzen duenak aukera gehiago izango ditu bi puntuak eskuratzeko”. Zentzu honetan, talde irundarraren entrenatzaileak bere jokalariak “fresko eta osasuntsu” daudela aipatu du. Azken asteetan min hartuta zeuden jokalariak gutxinaka berreskuratu ditu Bidasoak, entrenamenduak jende gehiagorekin burutu ditu eta neurketetan errotazio gehiago egiteko aukera izan du.

Asobal Liga gero eta garbiago. 

Badirudi lehen itzuliko amaiera honetan, Asobal Liga azken asteetan egonkortu dela. Begirada atzera bota eginez, Asobal Ligako talde guztiek Covidaren ondorioz bertan behera utzitako neurketak berreskuratu behar izan dituzte eta klub geheinek, konfinamenduren bat jasan dute. Honen inguruan, Jacobo Cuetara pozik agertu da azken asteetan jardunaldiak normaltasunean jokatzeko aukerarekin. “Asobal Ligak epe gogorra pasa zuen eta badirudi egoera egonkortu dela. Egia da ezin garela lasaitu eta B planak zehazten joan behar genukeela, baina oso albiste ona da liga bere horretara bueltatu izana eta lehen itzulia normaltasunean bukatzeko parada izatea”.