Bezbradica bosniarra fitxatu du Bidasoak

2015/06/26
Bezbradica bosniarra fitxatu du Bidasoak

Beste bosniar bat fitxatu du Bidasoa-Irunek. Joan den urtean hiru izan ziren: Dejanovic, Zildzic eta Trkulja. Lehena da Artalekun jarraituko duen bakarra, baina herrikide bat izango du taldean. Nemanja Bezbradica ezker laterala da. 22 urte ditu, eta 1'92m da luze. RK Borac taldean aritu da batez ere, baina Israelen egin du proba azken denboraldian. Bosnia-Herzegovinako selekzioarekin aritzen da Bezbradica. Jokalari azkarra da, eta kanpotik jaurtitzen trebea.